16 urte

Resultado de imagen de 16 años cumpleaños numero

16 URTE

 Txikitatik asko gustatu izan zaigu urte gehiago genituela entzutea eta imaginatzea. 16 urte izatea bikaina izango zela uste genuen, baian ez da horrela. Batzuetan, 5 urte nituen garaira bueltatzea gustatuko litzaidake eta inoiz ez haztea; horreka libre, aske izango nintzake inolako kezkarik gabe. 


15 urte ditut eta laister 16 egingo. Konturatzen naiz ez naizela duela urte batzuk nintzen ni-a. Orain oso desberdina naiz eta asko aldatu da nire bizitzeko era eta pentsaera arlo guztietan. Tristea da egunero rutina batean sartuta nagoela ikustea: Esnatu, ikastolara joan, ikasi eta gehiago ikasi azterketetarako eta lo egin. Bada jendea momentua bizi behar dela esaten duena. Ez dira konturatzen 16 urterekin ezinezkoa dela momentua bizitzea; izan ere, gaur egungo gizartean etorkizunerako egiten dugu dena eta bizitzak eskuetatik irrist egiten digu eta badoa. 

Bestalde, egunero sortzen zaizkigu galderak, adibidez: Nor naiz ni? Zer ikasiko dut etorkizunean? Ondo aukeratuko dut?. Edo maitasunari loturiko hainbat galdera ere.

Ez naiz iraganeko neska alai eta kezkarik gabekoa eta horrek beldurra sortarazten dit. 16 urterekin besteen iritziak asko baldintzatzen zaitu eta batzuetan ez duzu zuk nahi duzuna egiten edo ez zara zure buruarekin seguru sentitzen besteek zer esango duten beldurrarekin. Esan daiteke 16 urte betetzean nora ezean zabiltzala.

                                          Resultado de imagen de pregunta

Maitane Gª de Vicuña Astondoa

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eskaera gutuna