Eskaera gutuna
Igorlea: jujaka@gmail.com
Hartzailea: elektronik@elektronik.eus
Gaia: Xbox
2016(e)ko urriak 26
10:56
|
Garrues andrea:
Lehenik eta behin mezu honen bitartez adierazi nahi dizut jaso dudala zuk idatzitako mezua eta bigarrenik, barkamena eskatu nahi dizut ez nuelako nire eskaera ondo adierazi. Horregatik, oraingoan egin nuen eskaera argitzera nator.
Batetik, adierazi nahi dizut nik erosi nahi dudan produktua Pack The Lego Movie: El videojuego + Consola Xbox One Negra - Microsoft, 500 Gb dela.
Bestalde, jakin nahi nuke gutxi gorabehera ea noiz jasoko dudan Pack The Lego Movie produktua.
Espero dut eskaera oraingoan ondo azaldu izana.
Nire eskaria beteko duzulakoan, agurtzen zaitut.
Maitane Jaka
Maitane Garcia de Vicuña
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina