Abesti eraldatua
NOIZBAIT
Bakardadeak zu ez zaudela gogorazten dit noizbait
zure irribarrea ikusi nahiko nuke noiznahi
maitagarrien istorio modernoa da hau
ez du amaiera zoriontsurik zu ez zaudenetik
Denbora ezin dela erosi malkoz esan zenidan noizbait
orain duguna da aukera bakarra
geroztik noraezean nabil nire bihotz zatiak jasoz
izarren moduan distiratuz eta ohiukatuz
Bila nazazu izarrez betetako itsasoan
gida nazazu zure itsasontzian noizbait
Iritsiko naiz
nire bihotza jarraituz
nahi dudana lortuko dut ahalegintzen banaiz
noizbait
iritsiko naiz
nire garaipena ospatuz
zure barkamena goraipatuz
Bilatu nazazu argiontziaz
gidatu nazazu itsasertzera
Ezin dut ahaztu
ni bertan egon nintzela saiatuz
iritsiko naiz berriz saiatuz
noizbait
maitatuko nauzu
izarren artean aurkituko zaitut
begiak itxiz zurekin amestuz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina