Bizitza zoroa


Resultado de imagen de vivir

LAURA DIEZ - MAITANE 

Oso zaila da momentu bakar bat aukeratzea. Hainbeste bizi izan dut Maitanerekin, nire ahizpa bat izan balitz bezala sentitzen dudala. Egunero bizitzen ditut momentu onak Maitanerekin, gelara heltzen garen momentutik. Bere bromak eta komentarioak dira dudarik gabe, nire eguneko zatirik onenak. Baina, momentu bakarra aukeratu behar badut, uste dut Zarautzera ikastolarekin egindako txangoa aukeratuko dudala. Benetan oso ondo pasa nuen eta gaueko "kotileoa" hoberena izan zen. Mundiala izan zen berarekin egotea. Txorakeria piloa egin genituen eta mutilei buruz asko hitz egin genuen. Txango honetan surfa izan zen hoberena. Egia esanda, berarekin pasatutako edozein momentu da onena. Oso lagun ona da eta beti ondo pasatzen da berarekin.


AINHOA- MAITANE

Nire amaren hileta-elizkizunean negoen oso triste. Bat-batean esan zidaten ikastolako lagunak etorri zirela, atzerantz begiratu nuen eta hor ikusi nituen nire ikaskide eta lagunak. Ospakizuna bukatzerakoan, negar egiten joan nintzen beraiek besarkatzeko. Oso egun txarrak izan ziren benetan. Maitane negar egiten ikusi nuenan, bihotza ehun zatitan apurtu zitzaidan. Besakartu nuen gure azken besarkada izango balitz. Asko maite dut.

DIANA-MAITANE

Ez dut guztiz gogoratzen, baina gogoratzen dut Maitane eta biok bakarrik geudela. Afaltzen ari ginenean, kontura ginen gure lehenengo aldia zela bakarrik geundela. Gure esperientziak kontaatu genituen eta momentu horretatik aurrera, Maitane modu ezberdin batean ikusi nuen.

Maitane Gª de Vicuña Astondoa

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eskaera gutuna

16 urte