Dena bukatu da
AZKENEAN IRITSI GARA BUKAERARA
Azkenean iritsi gara DBH etaparen azken pausora. 4 urte hauek eskuetatik irrits egin eta joan egin dira ia konturatu gabe. Zer azkar pasatzen den denbora! Momentu honetan ez naiz 12 urterekin bidaia berri hau hasi zuen neska bera. Poliki-poliki hazten eta helduagoa egiten hasi naiz. 16 urterekin beste modu batean ikusten dut bizitza. Azkenengo urte hauek bizitza beste ikuspuntu batetik ikusteko gaitasuna eman didate, pertsona berri eta hobe bat bihurtzeko aukera. Nik uste dut zoriontsua izan behar zarela, ikasketetan sufritu egingo duzu, baina hauek izango dira zure garaipena eta arrakasta emango dizutenak.
Urte hauetan hainbat pertsona eduki ditut bidelagun denbora guztian ni babestuz eta animatuz. Garbi eta ozen zabaldu nahi dut nire familiak eta nire kuadrilako lagunek eman didaten laguntza. Nerabezaroan egia da dena hankaz gora jartzen zaizula eta batzuetan ez dakizu nola aurre egin egoerari. Egoera latzak eta oso sentiberak etortzen zaizkizu bat-batean. Konturatzen zara zure inguruko pertsonen eta zure familiako senideak galtzen hasten zarela eta horri aurre egiteko sendagai onena normalean zure lagun eta familiaren maitasuna eta elkartasuna dira.
Badator laister Batxilergoa eta zer egingo dut? Konturatzen naiz nire inguruko lagunek badakitela eta oso argi dutela beraien etorkizunean ikasi edo egin nahi dutena. Badakite benetan zertan arituko diren 10-20 urte barru eta ni hemen ibili naiz ezer jakin gabe nora ezean zer aukeratuko eta egingo dudan jakin gabe. Oso denbora gutxi eman ziguten gure etorkizuna benentan zehazteko. Aste batean optatiben folio ziztrin hori entregatu izan behar genuen zer jarri jakin gabe. Familiari galdetu nion, lagunei, irakasleei, baina horrek ez zidan ezertan lagundu. Inor ez da objetiboa eta beti gidatuko dizute beraiek gustuko edo ikasi duten arabera. Nire gurasoek beti esan didate nahi dudana ikasteko; hala eta guztiz ere, optatibak aukeratzeko momentua izan zenean galdetzera joan eta nire amak esan zidan humanistikoa hartzeko ( ez nuen dudarik hori esango zidala, berak Historia eta Geografia ikasi baitzuen) geroago esan zidan biologia gustuko banu zientziak hasteko eta horrek sortu zidan nahaste borraste itzela. Ez nuen inoiz horrelako presioa sentitu erabaki bat hartzerako orduan. Ez dut ulertzen nola egiten duten lo kontzientzia lasaiarekin jakinik badaudela ikasleak ez dakitela zer egin eta beraiek erabakitzera behartzen dituzte.Ez digute probatzen uzten. Nazkaturik nago. Nire nahia zen ekonomia ikasgaia probatzea jakiteko 2. Batxirlergoan ea nire mundua non zegoen benetan edo zientzia humanistikoetan edo zientzia biosanitarioetan. Ezin izan dut ekonomia hartu Olabiden optatibak oso itxiak direlak. Azkenean irakasleei galdetu eta gero eta negar eta buru hauste askoren ondoren bete nuen orri malapartatu hori eta zientzia biosanitarioak hartu nituen, esan daiteke deskartez. Ikusiko dugu hurrengo urtean ea benetan gustatzen zaidan edo zer egingo dudan.
Badakit oraindik garai latzagoak etorriko direla Batxilergoarekin batera; halere, dena pasatuko da. Baliteke Batxirlergoan hautatukoa benetan ez gustatzea edo bai. Nork daki... Beti egongo da aldatzeko aukera eta zalantzei eta beldurrei aurre egiteko momentua.
Ez dakit nor izango naizen etorkizunean; hala eta guztiz ere, DBHko 4 kurtso hauek heldutasunera eraman naute eta lagunekin izandako oroitzapen oso politak sortu; beraz, ez diot agur esan nahi baizik eta beste bat arte.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina