Eskaera gutuna 2


Ibili Bidaiak
Atzeko kalea, 4
20560 Oñati

Oñatin, 2002ko maiatzaren 6an

Ibili Bidaiak-eko arduradun hori:

Nik, Jone Madinabeitiak, Fuerteventurarako bidaia erreserbatuta dudanak, zuregana jotzen dut hauxe adierazteko:

Irailaren 14tik 28ra Bilbotik Fuerteventurarako bidaia erreserbatuta neukan, apartamentu eta guzti, baina ustekabean hainbat arazo pertsonal gertatu zaizkidanez, ezin naiz bidaia horretara joan.

Hau dela eta, Bilbotik Fuerteventurarako bidaia bertan behera uztea eskatu nahiko nizuke. Hori betetzeko, hainbat galdera sortu zaizkit: gasturik ordaindu behar ditut erreserba kantzelatzeko? Gasturik ordaintzekotan, nola ordaindu ditzaket?

Nire eskaria beteko duzulakoan, agur.

Jone Madinabeitia.


Laura Díez Fuentes



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eskaera gutuna

16 urte