Estereotipoei aurre egiteko ordua iritsi da
ZU SOILIK
Orain dela egun batzuk buelta bat ematera atera nintzen kalera eta bertan inpaktatu eta haserrararzi ninduen elkarrizketa lotsagarri bat entzun nuen. Bi neska zeuden ikasketetaz hitz egiten. Batak Ane zuen izena, besteak Maider. Anek Maiderri esan zion ingeniaritza mekanikoa ikasi nahi zuela. Beste lagunak hau esatean, harrituta geratuta zen eta esan zion hori ez zela neskentzat, medikuntza edo hezkuntza proposatzen zizkiola. Beraz, konturatu nintzen gaur egungo gizartean zuri gustatzen zaizunak ez duela inporta; beti garrantzitsuagoa dela gizarteak pentsatzen eta egiten duena.
Txiki txikitatik esan digute ikasi behar dugula hazterakoan eta heldutasunera heltzerakoan lan finkoa eta bizitza liluragarri bat izateko. Beti galdetu izan digute gurasoek, familiak, irakasleek, lagunek "handita" zer izan nahi dugun. Txikia zarenean oso erraza da galdera erantzutea. Neskek ileapaintzaileak edo irakasleak izan nahi dute eta mutilek futbol jokalariak. Baina denbora eta urteak pasa ahala dena hankaz gora jartzen da eta galdera konplikatua bihurtzen da.
Nerabezaroan zure etorkizunean pentsatzen hasten zara ;nor izango zaren, zer egingo duzun eta nolakoa izango den zure bizitza. Ikasketek zure geroaldia baldintzatuko dute eta ibilbide berri bat ireki. Egia da aldaketa handia dela; halere, beharrezkoa da gustatzen zaizuna eta benetan miresten duzuna ikastea eta sakontzea zu perts ona moduan hazteko. Ez da entzun behar besteek esaten dizutena. Zure bizitza da eta nahi duzuna egin dezakezu. Libre zara erabakiak hartzeko eta zoriontsua izateko hartzen dituzun hautapenekin.
Ondorioz, gustatzen zaizun unibertsitatean sar zaitez, okertu zaitez eta berriro has ezazu ibilbidea. Bizitza bakarra dugu aprobetxatua izan behar dena. Ez entzun besteek esaten dizutena zu bera izan zaitez, zu soilik. Gogoratu bide luzea duzula aurretik eta bertan jendea egongo dela animatuz eta kexatuz; hala eta guztiz ere, zu izango zara bidaia osoa egingo duzuna.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina