Hitzak eta denbora
Hitzak eta denbora, denbora eta hitzak. gauza oso abstraktuak dira, ezta? Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hasi nuenetik orain arte pasatutakoa eta bizi izan dudan eboluzioa azaltzeko funtsezko kontzeptuak dira, oso argi izan behar direnak.
Hitzak. Zer dira hitzak niretzat? Ba, dudarik gabe, esan dezaket hitzak nire bizitzaren erdia sinbolizatzen dutela. DBH lehenengo mailan, irakurtzea oso gustoko zuen neskatila normal bat nintzen. Liburuak ondo pasatzeko bakarrik irakurtzen nituen, ez nuen uste hitzek hain garrantzia handia izango zutenik nire beranduagoko bizitzan. Geronimo Stilton eta horrelakoak irakurtzen nituen, baina ez nintzen beteta sentitzen, beste zerbait falta zitzaidan. Nire bizitzan lehenaldia eta geraldiaren diferentzia markatu zuen liburua ez dut inoiz ahaztuko eta jadanik bederatzi alditan irakurri dut: Gose Jokoak. Handik aurrera, benetan hasi nintzen irakurketaz gozatzen, eta hitzen balia ulertzen hasi nintzen. Irakurketaz gain, idazteko gogoak piztu zitzaizkidan eta, gaur egun, lau urte beranduago, bestseller bat idaztea da nire bizitzako helmuga bat
Eta galdetuko didazue: hau guztia, zegatik azaldu? Oso erantzun sinplea dauka galdera horrek: hitzek aldatu egin naute. Bai, aldatu. Gero eta ohikoagoa den bakardadearen sentimendua uxatzen laguntzen didate, altuan esan ezin ditudan gauzak askatzeko ahalmena ematen didate. Sentitzen ditudan sentimenduak islatzeko askatasuna dudala sentiarazten didate. Konfidantza ematen didate, autoestima igotzeko baliagarriak dira. Bai idatzita edota irakurrita. Azken lau urte hauetan bizi izan dudan aldaketaren faktore garrantzitsuak izan dira. Horregatik, nire edozein deskribapen idazterakoan, ezin da hitz hori faltatu.
Baina ez da guztia hain erraza, duda asko sortu dizkidate ere. Orain dela pare bat hilabete arte, argi neukan medikuntza edo biolgiarekin erlazionatutako zerbait ikasi nahi nuela. Baina orain, ez dakit zein izango den nire etorkizuna. Batxillergorako optatibak jadanik hartuta daude eta pozik nago horrekin, baina ezin dut duda hori uxatu. hala ere, ez dut horretan pentsatuko, oraindik denetarik gerta daiteke.
Denbora. Azkar pasatzen den eta inoiz bueltatzen ez den gauza da. Munduko edozein gauza izan ahal dezakezu, bai dirua, bai ospea edota ondasunak. Denborarik ez baduzu akabatuta zaude, literalki. Nire deskribapenean eta eboluzioan, guztienetan bezala, denbora faktore klabea izan da. Aldaketak gertatzeko, denbora beharrezkoa eta funtsezkoa da. Es gara ezer denborarik ez badugu, eta urteak pasatu ahala gero eta esperientzia eta jakinduria gehiago dugu, eguneroko arazoei aurre egiteko.
Denbora. Azkar pasatzen den eta inoiz bueltatzen ez den gauza da. Munduko edozein gauza izan ahal dezakezu, bai dirua, bai ospea edota ondasunak. Denborarik ez baduzu akabatuta zaude, literalki. Nire deskribapenean eta eboluzioan, guztienetan bezala, denbora faktore klabea izan da. Aldaketak gertatzeko, denbora beharrezkoa eta funtsezkoa da. Es gara ezer denborarik ez badugu, eta urteak pasatu ahala gero eta esperientzia eta jakinduria gehiago dugu, eguneroko arazoei aurre egiteko.
Azken finean, hitzak hitzak dira, eta denbora esperientzia. Esperientzia horiek islatzeko hitzak, hitzak maitatzeko denbora. Guztiz eta ez hain berdinak diren bi kontzeptuak batuz, emaitza bat sortzen da: ni. Azke urte hauetan izugarrizko aldaketa bizi izan dut, baina denborak egoera ondu kudeatzera erakutsi dit eta hitzek nire sentimenduak askatzera lagundu naute. Horregatik, bi gauza horiei esker naiz gaur naizen bezalakoa. Eta, naiz eta denbora igaro, betirako gogoratuko dut irakurri nuen lehenengo liburua eta idatzi nuen lehenengo testua. Hitzak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina