Iritzi artikulua: Betirako bizitzak pena merezi al du?
BETIRAKO BIZITZAK MEREZI AL DU?
Orain dela bi egun. berrietan asko inpaktatu ninduen berri bat ikusi nuen. Kriogenizazioari buruz hitz egiten zuen.
Kriogenizazioa, zer den ez dakitenentzat, hildakoen gorpuak nitrogeno likidoz izoztean datza, zelulak ondo kontserbatzeko. Horrela, kausa naturalez hildakoak berpiztu ahalko lirateke, zientzialariek haien gaixotasunari aurre egiteko soluzioa aurkitzerakoan. Espainian oraindik ezin da prozesu hau burutu, izan ere, legeak ez du uzten. Baina Europako beste herrialdeetan jadanik hasi dira pertsonak kriogenizatzen.
Honetaz aparte, artikulu bat irakurri nuen kriogenizazioaren ondorioekin erlazionatuta: zientzialari batzuek bi proteina berezi aurkitu dituzte eta hauek pertsonak gaztetzea, edo gutxienez haien sistema konpontzea eta hezurrak eta muskuluak berriztea ahalbidetzten dute. Saguekin egin dituzte frogak eta gazteenen proteinak zaharrenetan injektatuta, sagu zaharrak gaztetu egiten direla ikusi dute. Gizakientan frogak egiten hasi nahi sute ahalik eta azkarren.
Zientziaren ikuspuntutik ikusita, izugarrizko aurrerapenak dira ahuek. Aldiz, ekonomiaren, demografiaren eta gizartearen aldetik begiratuta, buruhauste handia sortzen dute. Etikoa da hau guztia egitea, hildakoak bizira ekartzea? Jendea denbora luzeagoz bizitzen hasten bada, gazteentzako egoera ekonomikoa pilo bat kaltetu daiteke, jubilazio adina gero eta altuagoa izango delako. Gainera, kontuan izan behar dugu lurraren edukiera:dagoeneko gure planeta superpoblatuta dago. Gizakiak beranduago hiltzen bagara eta hildakoak berpizten badira, planeta akabatuko dugu. Ez dira denontzako baliabide nahikorik egongo.
Hau guztia esan eta gero, gure txanda da hausnarketa txiki bat egiteko. Zientzia giza espeziearen biziraupenaren alde dago, baina benetan merezi al du?
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina