Pertsona osoa

Pertsona osoa nintzela uste nuen
lapurtu zidaten arte.
Etorri zen neska bat, Ane zuen izena.
Memoria lapurtu zidan
eta inteligentzia harekin joan egin zen.
Gero, Diana hurbildu zen.
Barreak eta txisteak lapurtu zizkidan,
nire lagunak eraman.
Azkenik, Maitane atera zen itzaletik
eta gauza garrantzitsuenak kendu zizkidan,
hitzak eta irribarrea.
Arima biluzik, ezer ez gordetzteko,
konturatu nintzen egoeraren ironiaz:
lapurtu zizkidaten arte,
ez nekien gauza guzti horien jabe nintzela.

Laura Díez Fuentes.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eskaera gutuna

16 urte