Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2017

Curriculum Vitae

CURRICULUM VITAE Norberaren datuak Izen-deiturak: Maitane Garcia de Vicuña Astondoa Jaioterria: Vitoria - Gasteiz Jaioteguna: 2001eko abuztuaren 24a NAN: 72856898M Helbidea: Ramon y Cajal 9, 3.C Telefonoa: 695 000 012 Ikasketak 2013- 2018 DBH eta Batxiler, Olabide Ikastola 2018- 2022 Biologia, UCM (Madril) 2022-2024  Genetika eta biologia zelularraren masterra, UCM (Madril) Ikastaroak Naturaren zientziak, 2024ko martxoa, apirila eta maiatza (3 hilabete),Pariseko Historia Naturalaren museoan Hizkuntzak Euskara Gaitasun Agiria (EGA) 2019 Inglesa: Certificate of Proficiency in English (CPE ) C2 Gaztelania: Ulermen, mintzamen eta idazmen maila oso altua. Frantzesa: CFST (Certificat de Français Scientifique et Technique): Frantzes espezifikoa terminologia tekniko eta zientifikoan eta DALF C2 Alemana:  Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP) Laneko esperientzia GlaxoSmithKline labora...

Curriculum Viatearen aurkezpen gutuna

Igorlea: maitane@gmail.com Hartzailea: olabideikastola@ikastola.com Gaia: Curriculum Vitae Olabide Ikastolako arduradun hori: Maitane Garcia de Vicuña naiz. Zuen web orrialdean zientziako arloetan lizentziatuko langile baten bila zabiltzatela irakurri dut eta horren ondorioz zuei idazteko erabakia hartu dut. Nire ustez, eskatzen dituzuen perfilerako baldintzak betetzen ditudanez, hemen bidaltzen dizuet nire curriculum vitaea eta bertan adierazitakoaren egiaztagiriak. Nire eskaria onartuko duzuelakoan, besterik gabe, agur. Maitane Gª de Vicuña

Abesti eraldatua

NOIZBAIT Bakardadeak zu ez zaudela gogorazten dit noizbait zure irribarrea ikusi nahiko nuke noiznahi maitagarrien istorio modernoa da hau ez du amaiera zoriontsurik zu ez zaudenetik Denbora ezin dela erosi  malkoz esan zenidan noizbait orain duguna da aukera bakarra geroztik noraezean nabil nire bihotz zatiak jasoz izarren moduan distiratuz eta ohiukatuz Bila nazazu izarrez betetako itsasoan gida nazazu zure itsasontzian noizbait Iritsiko naiz nire bihotza jarraituz nahi dudana lortuko dut ahalegintzen banaiz noizbait                                                       iritsiko naiz              ...

Erreklamazio orria

ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK Izen-abizenak: Maitane García de Vicuña Helbidea: Ramon y Cajal 9, 3.C                  Herria: Vitoria-Gasteiz                   PK: 01007 Nortasun-agiria: 72856898M                       Telefonoa: 654 000 000 ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK Izena (erakunde, enpresa…): Tubotux Helbidea: Artapadura 5                                Herria: Vitoria- Gasteiz                  PK: 01013 IFZ/NA: A-01027020 Jarduera: Meta...

Eskaera gutuna

Igorlea: jujaka@gmail.com Hartzailea: elektronik@elektronik.eus                                                     Gaia: Xbox 2016(e)ko urriak 26 10:56 Garrues andrea: Lehenik eta behin mezu honen bitartez adierazi nahi dizut jaso dudala zuk idatzitako mezua eta bigarrenik, barkamena eskatu nahi dizut ez nuelako nire eskaera ondo adierazi. Horregatik, oraingoan egin nuen eskaera argitzera nator. Batetik, adierazi nahi dizut nik erosi nahi dudan produktua Pack The Lego Movie: El videojuego + Consola Xbox One Negra - Microsoft, 500 Gb dela. Bestalde, jakin nahi nuke gutxi gorabehera ea noiz jasoko dudan Pack The Lego Movie produktua. Espero dut eskaera oraingoan ondo azaldu izana. Nire eskaria be...

Iritzi artikulua: Betirako bizitzak pena merezi al du?

BETIRAKO BIZITZAK MEREZI AL DU? Orain dela bi egun. berrietan asko inpaktatu ninduen berri bat ikusi nuen. Kriogenizazioari buruz hitz egiten zuen. Kriogenizazioa, zer den ez dakitenentzat, hildakoen gorpuak nitrogeno likidoz izoztean datza, zelulak ondo kontserbatzeko. Horrela, kausa naturalez hildakoak berpiztu ahalko lirateke, zientzialariek haien gaixotasunari aurre egiteko soluzioa aurkitzerakoan. Espainian oraindik ezin da prozesu hau burutu, izan ere, legeak ez du uzten. Baina Europako beste herrialdeetan jadanik hasi dira pertsonak kriogenizatzen. Honetaz aparte, artikulu bat irakurri nuen kriogenizazioaren ondorioekin erlazionatuta: zientzialari batzuek bi proteina berezi aurkitu dituzte eta hauek pertsonak gaztetzea, edo gutxienez haien sistema konpontzea eta hezurrak eta muskuluak berriztea ahalbidetzten dute. Saguekin egin dituzte frogak eta gazteenen proteinak zaharrenetan injektatuta, sagu zaharrak gaztetu egiten direla ikusi dute. Gizakientan frogak egiten has...

Curriculum Vitae

Irudia
CURRICULUM VITAE   Datu pertsonalak: Izen-deiturak: Laura Díez Fuentes Jaioterria: Vitoria-Gasteiz NAN: 72848688Y Helbidea: Martín Susaeta 1, 8. Ezk. Telefonoa: 688616911      2.   Ikasketak: · 2019-2025 Medizina (Patologia Forentsean espezializatua), Euskal Herriko Unibertsitatea (Donostia). · CAP masterra.      3.   Hizkuntzak: · Euskara: Euskara Gaitasun Agiria (EGA) 2018. · Ingelesa: Cambridge English: Advanced (CAE) 2018. · Gaztelania: ulermen-, mintzamen- eta idazmen-maila. · Alemana: ulermen-maila.   4.   Laneko esperientzia: · 2 urte ingeleseko eta matematikako klase partikularrak emten.    5.  Izenpena: Laura Díez Fuentes     6.  Egiaztagiriak: · Unibertsitateko titulua · EGA titulua · CAE titulua

Erreklamazio inprimakia

ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK Izen-abizenak: Laura Díez Fuentes Helbidea: Bizkaia kalea 43 Herria: Zarautz PK: 20800 Nortasun-agiria: 72848688Y Telefonoa: 688616911 ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK Izena (erakunde, enpresa…): Urbide iturginak S.L. Helbidea: Bizkaia Kalea 4 Herria: Zarautz PK: 20800 IFZ/NA: G-30245782 Telefonoa: 943890069 Jarduera: Iturgintza ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA Aurreko igandean, koadrillakoek alokatutako lokalean elkartzea erabaki genuen, baina hara ailegatzerakoan, dena urez gainezka zegoen. Segituan aseguru etxera deitu genuen, eta handik iturgin bat bidali zuten. Hark esan zigunez, hoditerian instalazio akats bat egon zen, eta hori ez zuen gure aseguruak estaltzen. Instalazioan egindako hutsegite horren ondorioz, lokalaren lur osoa aldatu behar dugu eta oso garestia da. Hasierako instalazioa egin zuen enpresari (Urbide Iturginak S.L.ri) erreklamazioa jarri nahi diogu hoditeria gaizki muntatzeagatik, eta g...

Hitzak eta denbora

Hitzak eta denbora, denbora eta hitzak. gauza oso abstraktuak dira, ezta? Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hasi nuenetik orain arte pasatutakoa eta bizi izan dudan eboluzioa azaltzeko funtsezko kontzeptuak dira, oso argi izan behar direnak. Hitzak. Zer dira hitzak niretzat? Ba, dudarik gabe, esan dezaket hitzak nire bizitzaren erdia sinbolizatzen dutela. DBH lehenengo mailan, irakurtzea oso gustoko zuen neskatila normal bat nintzen. Liburuak ondo pasatzeko bakarrik irakurtzen nituen, ez nuen uste hitzek hain garrantzia handia izango zutenik nire beranduagoko bizitzan. Geronimo Stilton eta horrelakoak irakurtzen nituen, baina ez nintzen beteta sentitzen, beste zerbait falta zitzaidan. Nire bizitzan lehenaldia eta geraldiaren diferentzia markatu zuen liburua ez dut inoiz ahaztuko eta jadanik bederatzi alditan irakurri dut: Gose Jokoak . Handik aurrera, benetan hasi nintzen irakurketaz gozatzen, eta hitzen balia ulertzen hasi nintzen. Irakurketaz gain, idazteko gogoak piztu zitzaizk...

Dena bukatu da

Irudia
AZKENEAN IRITSI GARA BUKAERARA Azkenean iritsi gara DBH etaparen azken pausora. 4 urte hauek eskuetatik irrits egin eta joan egin dira ia konturatu gabe. Zer azkar pasatzen den denbora! Momentu honetan ez naiz 12 urterekin bidaia berri hau hasi zuen neska bera. Poliki-poliki hazten eta helduagoa egiten hasi naiz. 16 urterekin beste modu batean ikusten dut bizitza. Azkenengo urte hauek bizitza beste ikuspuntu batetik ikusteko gaitasuna eman didate, pertsona berri eta hobe bat bihurtzeko aukera. Nik uste dut zoriontsua izan behar zarela, ikasketetan sufritu egingo duzu, baina hauek izango dira zure garaipena eta arrakasta emango dizutenak.  Urte hauetan hainbat pertsona eduki ditut bidelagun denbora guztian ni  babestuz eta animatuz. Garbi eta ozen zabaldu nahi dut nire familiak eta nire kuadrilako lagunek eman didaten laguntza. Nerabezaroan egia da dena hankaz gora jartzen zaizula eta batzuetan ez dakizu nola aurre egin egoerari. Egoera latzak eta oso sentiberak etortz...

Pertsona osoa

Pertsona osoa nintzela uste nuen lapurtu zidaten arte. Etorri zen neska bat, Ane zuen izena. Memoria lapurtu zidan eta inteligentzia harekin joan egin zen. Gero, Diana hurbildu zen. Barreak eta txisteak lapurtu zizkidan, nire lagunak eraman. Azkenik, Maitane atera zen itzaletik eta gauza garrantzitsuenak kendu zizkidan, hitzak eta irribarrea. Arima biluzik, ezer ez gordetzteko, konturatu nintzen egoeraren ironiaz: lapurtu zizkidaten arte, ez nekien gauza guzti horien jabe nintzela. Laura Díez Fuentes.

Estereotipoei aurre egiteko ordua iritsi da

ZU SOILIK Orain dela egun batzuk buelta bat ematera atera nintzen kalera eta bertan inpaktatu eta haserrararzi ninduen elkarrizketa lotsagarri bat entzun nuen. Bi neska zeuden ikasketetaz hitz egiten. Batak Ane zuen izena, besteak Maider. Anek Maiderri esan zion ingeniaritza mekanikoa ikasi nahi zuela. Beste lagunak hau esatean, harrituta geratuta zen eta esan zion hori ez zela neskentzat, medikuntza edo hezkuntza proposatzen zizkiola. Beraz, konturatu nintzen gaur egungo gizartean zuri gustatzen zaizunak ez duela inporta; beti garrantzitsuagoa dela gizarteak pentsatzen eta egiten duena. Txiki txikitatik esan digute ikasi behar dugula hazterakoan eta heldutasunera heltzerakoan lan finkoa eta bizitza liluragarri bat izateko. Beti galdetu izan digute gurasoek, familiak, irakasleek, lagunek "handita" zer izan nahi dugun. Txikia zarenean oso erraza da galdera erantzutea. Neskek ileapaintzaileak edo irakasleak izan nahi dute eta mutilek futbol jokalariak. Baina denbora eta...

16 urte

Irudia
16 URTE  Txikitatik asko gustatu izan zaigu urte gehiago genituela entzutea eta imaginatzea. 16 urte izatea bikaina izango zela uste genuen, baian ez da horrela. Batzuetan, 5 urte nituen garaira bueltatzea gustatuko litzaidake eta inoiz ez haztea; horreka libre, aske izango nintzake inolako kezkarik gabe.  15 urte ditut eta laister 16 egingo. Konturatzen naiz ez naizela duela urte batzuk nintzen ni-a. Orain oso desberdina naiz eta asko aldatu da nire bizitzeko era eta pentsaera arlo guztietan. Tristea da egunero rutina batean sartuta nagoela ikustea: Esnatu, ikastolara joan, ikasi eta gehiago ikasi azterketetarako eta lo egin. Bada jendea momentua bizi behar dela esaten duena. Ez dira konturatzen 16 urterekin ezinezkoa dela momentua bizitzea; izan ere, gaur egungo gizartean etorkizunerako egiten dugu dena eta bizitzak eskuetatik irrist egiten digu eta badoa.  Bestalde, egunero sortzen zaizkigu galderak, adibidez: Nor naiz ni? Zer ikasiko dut eto...

Bizitza zoroa

Irudia
LAURA DIEZ - MAITANE  Oso zaila da momentu bakar bat aukeratzea. Hainbeste bizi izan dut Maitanerekin, nire ahizpa bat izan balitz bezala sentitzen dudala. Egunero bizitzen ditut momentu onak Maitanerekin, gelara heltzen garen momentutik. Bere bromak eta komentarioak dira dudarik gabe, nire eguneko zatirik onenak. Baina, momentu bakarra aukeratu behar badut, uste dut Zarautzera ikastolarekin egindako txangoa aukeratuko dudala. Benetan oso ondo pasa nuen eta gaueko "kotileoa" hoberena izan zen. Mundiala izan zen berarekin egotea. Txorakeria piloa egin genituen eta mutilei buruz asko hitz egin genuen. Txango honetan surfa izan zen hoberena. Egia esanda, berarekin pasatutako edozein momentu da onena. Oso lagun ona da eta beti ondo pasatzen da berarekin. AINHOA- MAITANE Nire amaren hileta-elizkizunean negoen oso triste. Bat-batean esan zidaten ikastolako lagunak etorri zirela, atzerantz begiratu nuen eta hor ikusi nituen nire ikaskide eta lagunak. Ospakizuna bukatzera...

Eskaera gutuna 2

Ibili Bidaiak Atzeko kalea, 4 20560 Oñati Oñatin, 2002ko maiatzaren 6an Ibili Bidaiak-eko arduradun hori: Nik, Jone Madinabeitiak, Fuerteventurarako bidaia erreserbatuta dudanak, zuregana jotzen dut hauxe adierazteko: Irailaren 14tik 28ra Bilbotik Fuerteventurarako bidaia erreserbatuta neukan, apartamentu eta guzti, baina ustekabean hainbat arazo pertsonal gertatu zaizkidanez, ezin naiz bidaia horretara joan. Hau dela eta, Bilbotik Fuerteventurarako bidaia bertan behera uztea eskatu nahiko nizuke. Hori betetzeko, hainbat galdera sortu zaizkit: gasturik ordaindu behar ditut erreserba kantzelatzeko? Gasturik ordaintzekotan, nola ordaindu ditzaket? Nire eskaria beteko duzulakoan, agur. Jone Madinabeitia. Laura Díez Fuentes